Musikverein Edelweiss alemaniar gazte bandaren emanaldia uztailaren 22an. Uztaila kulturalera azken orduan gehitu zaigun ekitaldia izango da honako hau.
“Musikverein Edelweiss” Orkestra, Frankfurt herritik 50 Kmtara dagoen, Alemaniako Bavaria eskualdeko Sulzbach am Main herrian sortu zen 1923an.
1970.eko hamarkadan, René DHERS jaunak, 2. Mundo gerran ibiliak, bere herria den Sulzbach am Main eta Urruñaren arteko anaitzea bultzatu zuen, gaur egun bi herrien arteko lotura oso estua delarik.
Geroztik “Edelweiss” Musika Banda askotan izan da Euskal lurretan, eta aurtengoan ere hemen izango direnez, Legazpin izango ditugu, Urruñak Legazpiko Banda zuzendariari egindako eskaintza onartu ondoren.
Taldeak, musikaren praktika bultzatu nahian, Haizezko orkestra gaztea sortu zuen 2001ean, eta geroztik Winfried Rehse-ren batutapean aritzen da.
8 eta 13 urte bitarteko 20 haurrek, taldeak bereak eskainitako oinarrizko musika ikasketak eginikoak guztiak, batu ziren orkestra gaztera eta berehala batean hainbat kontzertutan parte hartu zuten, eta baita Bavariako Frankonia eskualdeko lehiaketetan ere. 2013an esaterako, Hammelburgeko musika kontserbatorioan egin zen XX. Mendeko musika sakro jaialdian parte hartzeko gonbita jaso zuen.
Talde hau izango dugu hain zuzen ere Legazpin, orain kideak zaharragoak badira ere, uztailaren 22an kontzertua eskainiko duena 19:30ean Euskal Herria plazan, aurrez erdiguneko kaleetan kalejira egin ondoren.
Übersetzung folgt (Anm. des Webmasters)
ZingiZango.eus, 21. Juli 2015